Quirónsalud gara

Quirónsalud Osasun Zerbitzuetan Konpainia liderra da Espainian. Estatuko zentrorik prestigiotsuenak elkartuz sortu dugun marka gaztea gara. 60 urte baino gehiagoko esperientzia dugu pertsonen osasuna eta ongizatea zaintzen.

Laguntza bidezko ugalketa sailean, zerbitzu integrala eta Ama-fetuaren osasunaz gain, espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak eskaintzen ditugu. Espainian, 90 zentrotik gora, profesionalen lan-talde prestigiotsua, teknologia aurreratuena, baliozko bokazio ikertzaile eta irakasleez gain, kalitatearekin konpromiso sendo batean oinarritutako kudeaketa eredua dugu.

Egiaztatutako kalitate abordatze profesional hau, pertsonalizatua, hurbila, eta pazientearekin konexioan oinarritzen den medikuntzaren ikuspegitik sortutakoa da. Guk pertsonaz-pertsona osasuna esaten diogu.

Emaitza klinikoak

Eraginkortasuna

Jakin badakigu, haur osasuntsu baten ama izatea dela zure helburua. Eta horrexegatik hain zuzen ere, asko inporta zaigu arazo larriak saihestea. Zurekin bereziki konprometiturik gaude: Ahalik eta haur osasuntsu gehien etxean izateko, baina, zu eta zure haurrarentzako segurtasunik handienarekin.

IVE bezalako teknikek %80tik gorako haurdunaldi tasa metatua eskaintzen dute, hiru saiakeratan. Obuluak ematearen kasuan aldiz, %90 ingurukoa.

Tratamenduen eraginkortasuna aldatu egiten da erabiltzen dugun teknikaren eta paziente bakoitzaren ugaltze pronostikoaren arabera.

Esperientzia

Resultados ClínicosResultados Clínicos

Zergatik aukeratu gu?

Litekeena da aspalditxo nahi izatea guraso izatea. Aurreikusitakoa baino zailagoa suertatzen ari bada, eta nekea eta etsipena ate joka badaude, orientazio profesionala jasotzeko ordua iritsi da.

Hasi nahi duzuen bide honetan, gure helburua da gu bidelagun izatea eta zuen nahia asebetetzea. Medikuntzari dagokionean, aholku espezializatua eskaintzeaz gain fase bakoitza gainditzeko beharko duzuen laguntza emozionala emango dizuegu. Haurdun geratzean, zuekin batera izango gaituzue etapa bakoitzean, amaren zein haurraren osasunaren eboluzio egokia ziurtatzeko.

PQ1PQ1

Ulertzen zaitugulako

Quirónsaluden badakigu zein frustragarria den haur bat nahi izatea eta modu naturalean ez datorrela ikustea. Ulertzen dugu, nola, egoera honek era berezi batean eragiten duen zure bizimoduan. Badakigu nahi handia duzula ama izateko eta hori dela orain, hain zuzen ere, zure helburua, zure ilusioa, zure nahia. Askotan, ez da erraza gertatzen pausua eman eta ugalketa tratamendu bat hastea. Hori badakigu, eta, horregatik, zure ondoan izango gaituzu konfiantzaz eta segurtasun osoz tratamendua egin dezazun eta uneoro babestua senti zaitezen.

PQ2PQ2

Inplikatzeko arrazoiak

Zure bizitzaren etorkizunerako proiekturik garrantzitsuena izango denaren bidelagun izango gaituzu. Horretarako, gure ezagutza, esperientzia eta ilusio guztia jarriko dugu. Aukeran izango dituzu Laguntza Bidezko Ugalketarako teknikarik berritzaileenak, teknologian eman diren azken sorkuntzak eta tratamendurik eraginkorrenak.

PQ3PQ3

Zer egin behar dugun badakigulako

Teknika hauen helburu nagusia beti berdina izan arren, gure 23 Laguntza Bidezko Ugalketarako Institutuetan, esperientziak eta elkarlanean denbora luzez aritzeak kasu bakoitza guztiz berezia dela erakutsi digu. Horregatik, hain zuzen ere, gauzatzen dugu kasu bakoitza modu ezberdinen batean. Diziplina anitzeko adituez (ginekologoak, biologoak, genetistak, psikologoak, urologoak, andrologoak,e.a.) osatutako lan-taldeek modu pertsonalizatuan landuko dute zure kasua behar duzun soluzioa aurkitzeko. Zentro bakoitzeko lan-taldeen arteko kolaborazioa eta koordinazioa balio erantsiak dira, ospitaleko kalitatearekin batera.

PQ4PQ4

"Zorionak haurdun zaude" esaten, aurrenak izan nahi dugulako.

Quirónsaludek dituen Laguntza Bidezko Ugalketa Institutuek arreta profesional bikaina eskaintzen dute. Kalitate goreneko ospitale-eremu honek gero eta paziente gehiagok funtsezkotzat duten segurtasuna bermatzen du.