Luzarora eta berme guztiarekin emakumearen gametoak eta enbrioiak kontserbatzeko aukera ematen du. Teknika honek tratamendu onkologiko baten ondoren edo beste edozein arrazoirengatk amatasuna atzeratzea ahalbidetzen du.

Noiz da gomendagarria?

  • IVE-ICSI ziklo batetik soberan geratu diren enbrioiak gordetzeko.
  • Tratamendu onkologiko bat hasi aurretik ugalkortasuna zaindu nahi denean.
  • Amatasuna atzeratu nahi den kasuetan.
  • Erreserba obariko baxua duten emakumeentzat.
  • Enbrioiak izozteko arazo etikoak dituzten pazienteentzat.
  • In Vitro Ernalketaren bidez obulu kopuru handia lortu bada ere, arrazoi etiko-sozialak medio, izozketa egin nahi ez duen pazientearentzat.

Zertan datza?

Bitrifikazioa oso tenperatura baxuan, baina izoztu gabe, egiten den kontserbazio prozesua da. Hozte denbora oso azkarra da eta biskositatea muturrera igotzea lortzen da.

Obozitoak babestu egiten dira eta nitrogeno likidoan sartzen dira 196ºCko tenperaturan.

Emaitza onak ematen dituen teknika erraza da. Obozitoetan ez ezik, giza enbrioietan ere erabilgarria izatean, aplikazio anizkoitz ditu.

Obozitoak ateratzeko pausuak IVE tratamendu batean ematen diren berdinak dira: obulutegiaren estimulazioa eta obozitoak jasotzea. Ondoren, hauek ernaldu beharrean, bitrifikatu eta biltegiratu egiten dira.

Eraginkorra da?

Obuluak gazteak direnean, 35 urtera arte, oso emaitza onak ematen ditu oso ondo kontserbatzen direlako. Obozitoen %90ak gainditzen du prozesua.