Institutua

2010eko apirilean ireki zen Nafarroan aurrendaria izan den zentro hau, Quirónsalud taldearen laguntza bidezko ugalketaren alorreko esperientzia zabala duena eta teknikarik aurreratuenak Nafarroako biztanleriaren eskura jarri dituena, bikoteak zein amatasunari uko egin nahi ez dioten emakumeak barne.

Quirónsalud Donostia Ospitaleko Laguntza Bidezko Ugalketa Unitateak 1997. urteaz geroztik darama arreta hau eskaintzen, Nafarroako Osasunbidearekin izenpetutako lankidetza hitzarmenen esparruan. Akordio horri esker, 10 urtetik gorako epean zehar, antzutasun arazoak zituzten Nafarroako ehunka bikoteri eman zitzaien zerbitzua.

Zentroa ginekologian eta laguntza bidezko ugalketan espezializatuta dago eta ospitale baten baitan –Iruñeko San Miguel Klinika ezagunean– integratuta egoteak dakarren segurtasuna eta erosotasuna eskaintzen ditu.

Konpainia guztietako aseguratuei zein paziente pribatuei ematen die arreta eta esperientzia luzeko talde medikoa du eskura, andrologia eta in vitro ernalketa laborategi aurreratuaz gain.

Antzutasunaren diagnostikorako teknika guztiak eta laguntza bidezko ugalketa tratamendu guztiak eskaintzen ditu, bai eta semen eta obulu bankua, ezarpen aurretiko diagnostiko genetikoa (PGT) eta gizon eta emakumeen ugalkortasunaren babesa ere (paziente onkologikoentzat eta amatasuna atzeratzea erabakitzen dutenentzat).

Laguntza psikologikoko unitatea ere badu, antzutasun arazoek dakartzaten alderdi emozionalei arreta espezializatua emateko, zalantzak argitzeko eta prozesuaren fase bakoitzari aurre egiteko eta estresa murrizteko beharrezkoak diren baliabideak sustatzeko.

Horregatik guztiagatik, Quirónsalud Pamplona zentroan tratu hurbila, pertsonalizatua eta itxaronaldirik gabea eskaintzen diegu gure paziente guztiei.

Nola iritsi