Institutua

Ron Lan-taldea Ugalketa Institutua - Quirónsalud A Coruña Ospitaleak kontsulta gune bat, ebakuntza-gela esklusiboa eta bi gelatan, Andrologia eta Enbriologia, banatutako Laborategi eremu independentea du.

Ugakelta Laborategia punta puntako teknologiaz, lan-talde, ingurumen kalitate eta arkitektoniko bikainez hornituta dago. Prozesu guztian zehar burutzen diren kontrol zehatzekin protokolizatutako kalitate sistema ere badu. Hiru enbriologo adituk ahalegin guztia egiten dute Laborategia baldintzarik onenetan egon dadin emaitzarik hoberenak lortzeko.

Estruktura arkitektonikoak ahalbidetzen du laborategiko ingurumen baldintzen kontrola eta mantentzea kanpotik egin ahal izatea. Gauza bera gertatzen da gasen eta nitrogeno likidoaren berrikuntzarekin. Laborategia klimatizatuta egotean, ez da tenperatura eta hezetasun maila aldatzen.

Honako abantailak diugu:

CO2 Inkubagailuak oxigeno murriztuarekin

Embryoscope Inkubagailuak denbora errealean ikusteko aukera ematen du obulua ernaltzen den unetik umetokira transferitzen denera arte. Tresneria honi esker, orain arte ez bezala, ez dira enbrioiak inkubagailutik atera behar beste mikroskopio batean ikusi eta hauen eboluzioa behatzeko; horrela, enbrioian estres egoera sor dezaketen, tenperatura aldaketak, pHaren aldaketak edo argiarekiko esposizioa saihesten dira. Faktore hauek enbrioiaren kalitatea kaltetu eta murrizten dute.

Argi polarizatua duen Microinjektora Sistema (OOSIGHT)

Tenperatura kontrola duen Jario laminar kanpaia.

CODA Torrea konposatu lurrunkorren iragazketaren filtraziorako.

Nola iritsi

GARRAIOBIDEAK:

  • Autobusa :
    22, 24 eta Berezia Unibertsitatea.
  • Taxiak:
    Taxi geltokia du Hemodialisi Unitatearen sarbidea baino aurrerago