Institutua

Gure lan-taldea 20 urtetik gorako esperientzia duten profesionalez osatuta dago eta milaka dira euren ametsa egi bihurtzen ikusi duten familiak.

Quirónsalud Campo de GibraltarLaguntza Bidezko Ugalketa Institutuan, beharrezkoak diren froga guztiak burutzen ditugu diagnostiko eta pronostiko egokiak zehaztu eta bikotearen antzutasunaren arrazoiak zeintzuk diren jakiteko.

Gurean, gizonekoaren zein emakumearen azterketarako odol eta semen analisiak, zehaztapen hormonal eta genetikoak, emakumearen froga ekografikoak eta erradiologiakoak froga kirurgikoak egiten ditugu. Azterketa hauek ikuspegi diziplinarteko eta indibidual batetik burutzen ditugu eta bertan enbriologia, ginekologia, genetika, urologia, erradiologia eta psikologia alorretako profesionalek hartzen dute parte.

Horrela, bikote bakoitzak bere diagnostikoaren arabera eta gure profesionalen iritzi adituaren laguntzarekin, erabaki ahalko du zein den euren egoerarako tratamendurik egokiena.

Honez gain, finantzatzeko erraztasunak eskaintzen ditugu guztia errazagoa izan dadin.

Nola iritsi