Institutua

Quirónsalud Dexeus Laguntza Bidezko Ugalketa Institutuan lehentasunezkoa da zure helburua lortzea. Horretarako, zure esku jarriko ditugu, arlo bakoitzean, diziplina anitzeko lan-taldea osatzen duten profesionalik onenak.

Emakumearen eta gizonaren ugalketa diagnostiko osoa, azkarra eta aldi berekoa, modu hurbil, erraz eta konfidentzialtasun osoarekin egitea ahalbidetzen duten azterketa protokolo ezberdinak ditugu. Frogen emaitzak izatean, bikotearen diagnostikoa zehatu eta tratamendurik egokiena gomendatzen da.

Gure lan-taldeak ikerkuntza iraunkorra eta etengabeko formakuntzarako konpromisoa du. Honek eguneratuta mantentzen gaitu. Kalitate maila altua exijitzen diogu egiten dugun lanari. Honetarako, ezinbestekoa da komunitate zientifikoaren parte izatea. Gure esperientziaren emaitzak klinikara doan pazientearentzako onurak dira: soluzio berritzaileak eta emaitza hobeak tekniketan lortu izana.

Gainera, finantzaziorako erraztasunak ematen ditugu,zure ametsa gurekin bete dezazun ahalik eta modu errazenean.

GINECOLOGiA eta OBSTETRIzIA unitatea

Quirónsalud Dexeus Murcia Laguntza Bidezko Ugalketa Institutuko Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzuak kalitatea zaintzeko gama oso bat eskaintzen adin guztietako emakumeei haurdunalditik menopausiara iritsi arte. Enfasi handia jartzen dugu prebentzioan eta hezkuntzan. Gure adituak espezialistak dira emakumearen jarraipena egiten haurdunaldian zehar eta erditu ondoren.

Espezialistak gara emakumearen aparatu genitaleko gaixotasunetan, emakumearenak propio diren organoetan (ginekologia) eta giza ugalketaren fenomeno fisiko eta patologikoetan (ugalketa medikuntza).Gainera, Quirónsalud Dexeus Murciako espezialista lan-talde honek ekipamendu eta teknologia modernoena izateaz gain, egunez egun, espezialitate honetan ematen diren tendentzia eta berrikuntzen gaineko informazio guztia jasotzen du.

LAGUNTZA BIDEZKO UGALKETA PSICOLOGIA UNITATEa

Kontziente gara zein garrantzitsua den guraso izatea eta nolako krisiak sortzen dituzten ugalketa arazoek. Horregatik, Laguntza Bidezko Ugalketa Psikologia Unitatean arreta berezia eskaintzen diegu prozesuaren inplikazio emozionalei. Unitate hau erabilgarri dago behar duten paziente guztientzat.
Laguntza psikologikoak zalantzak argitzen ditu, pertsonak horrelako egoerei aurre nola egin jakiteko baliabideak ematen ditu eta estresa murrizten du.

Nola iritsi

GARRAIOBIDEAK:

  • Tranbia: Abenarabi geltokia
  • Autobusa: Rayo 20
  • Taxia: Nahi baduzu, taxi zerbitzua eska dezakezu zentroko harreran.