Institutua

1993. urtean jaio zen Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzua eta, haren barruan, bereziki azpimarragarria da Laguntza Bidezko Ugalketa Institutuaren jarduera. Institutu honek 30.000 ziklotik gora burutu ditu hainbat laguntza bidezko ugalketa teknika erabilita, 5200 haurdunalditik gora lortu ditu eta, urtero, 15.000 kontsulta baino gehiago burutzen dira Institutuan, bertako profesionalek duten 25 urtetik gorako esperientziari esker.

Institutua ospitale batean kokatuta dago (Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitalea) eta, ondorioz, eskura du hainbat arlotako profesionalek osatutako talde medikoa (ginekologia, genetika, enbriologia, urologia eta psikologia) eta inbertsioak burutzen dira laguntza bidezko ugalketaren alorreko azken teknologian (hala nola time-lapse teknikaren erabilera tratamendu guztietan). Horrek guztiak balio erantsia ematen dio eta pazienteen segurtasuna eta lasaitasuna bermatzen ditu, emaitzak hobetzeaz gain.

Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitaleko Laguntza Bidezko Ugalketa Institutuak Frantziako hego-ekialdeko paziente askori ematen die arreta, Frantziatik oso hurbil baitago.

Aipagarriak dira Nafarroako Osasunbidearekin 1997. urtean izenpetutako lankidetza hitzarmenak. Akordio horri esker, 10 urtetik gorako epean zehar, antzutasun arazoak zituzten Nafarroako ehunka bikoteri eman zitzaien zerbitzua.

Antzutasun arazo guztien diagnostikoa burutzeko beharrezkoak diren baliabideak eta gaur egun erabiltzen diren tratamendu guztiak burutzeko gaitasuna izateaz gain, honako unitate espezializatuak ere baditugu:

Ugalketa Genetikaren Unitatea

Genetika aurreratuko tresna diagnostikoak ditu ezarpenaren aurretiko diagnostiko genetikoa burutzeko (PGT-A; PGT-SR; PGT-M) eta, horri esker, jatorri genetikoa duten ugalketa arazoak konpontzeko balio duten ugalketa tratamenduak burutu ditzakegu.

Familiako gaixotasun genetikoak dituzten kasuak modu xehatuan aztertzen ditu eta pronostikoaren eta ugalketa teknika egokienaren inguruko aholkularitza eskaintzen du.

Halaber, gaixotasun hereditario azpirakorren eramaile direnen azterketak egiten ditu gaixotasun horietakoren bat transmititzeko arriskua ezagutzeko, pertsona hauen seme-alabak eta ondorengoak babesteko xedearekin.

Laguntza Psikologikoko Unitatea

Badakigu amatasuna eta aitatasuna zein garrantzitsuak diren pertsona askoren bizitzan eta ezagutzen ditugu antzutasun arazoek sorraraz ditzaketen krisi sakonak. Horregatik, alderdi fisiologikoak aztertu eta tratatzeaz gain, Quirónsalud ospitalean arreta berezia jartzen dugu arazo hauen alderdi emozionalean eta gure pazienteen ongizatea mantentzen ahalegintzen gara.

Nola iritsi

GARRAIOBIDEAK:

  • Garraio publikoa: autobusez ( 9, 27, 24 edo 41lineak) edo trenez, Norte Geltokian edo Grosen.
  • Garraio pribatua (aparkaleku propioa):
  • Hiriaren erditik: Foruen Pasealekutik edo Askatasunaren Etorbidea hartu, ibaia bigarren zubitik gurutzatu eta Miracruz Kalean eskumara biratu Egiako norabidean. Duque de Mandas Kalea hartu eta Egia Kaletik aurrera jarraitu. Loiolarantz jaitsi aurretik, eskumara biratu Alkolea Kalean.
  • AP-8tik Frantziako norabidean: Donostiako norabidean bariantea hartu Erdialdea / San Sebastián Centro eta ezkerrera desbideratu Amarako tuneletik (irteera /). Carlos I Etorbidetik jarraitu eta eskumara biratu Madril Etorbiderantz. Aita Donostia Plazako hirugarren irteera hartu Zorroaga Gaina kalerantz. Bidebanatzean eskumara mantendu eta Loiolako biribilean, Loiolarako bigarren irteera hartu /A-8/ Irun / Frantzia. Loiolarako lehenengo desbideraketa eskumara hartu eta biribilean bigarren irteeratik jarraitu. Ibaia gurutzatu eta ezkerrera biratu Alkolea Kalerantz.
  • AP-8 tik Bilboko norabidean: Autopista del Cantábricotik, bariantea hartu Donostia Erdialdea / San Sebastián Centro norabidean eta bidebanatzean ezkerrean mantendu, Loiola/GI-131/Hernani indikazioak jarraituz. Loiolako biribileann, Loiola/A-8/N-1/Irún noranzkako laugarren irteera hartu eta biribilean bigarren irteeratik jarraitu. Ibaia gurutzatu eta ezkerrera biratu Alkolea Kalerantz.