Institutua

Institutuak pazientearen eskura jartzen du ia 20 urteko esperientzia duen diziplina anitzeko giza lan-taldea.

Espezializazio handidun ginekologo, enbriologo, genetista, urologo, psikologo eta erizainez osatutako lan-taldea osatzen dugu. Bikaintasunari hurbilekoa eta konfidentziala den tratua batzen diogu.

Ugalketarako institutua guztiz integratuta dago Quirónsalud Infanta Luisa Ospitalean. Andaluziako ospitale pribatu modernoenetarikoa da hau. Teknologia aurreratuena eta medikuntza espezialitate mediko guztiak ditu.

Gure profesionalei eta instalakuntza bikainei esker, egiazko diagnostikoak, informazio argia eta egiazkoa eta tratamendu eraginkorrak eskaini ditzakegu.

Amatasuna atzeratu nahi duten emakumeen ugalkortasuna mantentzeko teknikak eskaintzen ditugu. Obozitoen bitrifikazio teknikak, adibidez, arrakastarako berme handiak ditu.

Gure ahalegin eta ilusio guztia jartzen dugu zure ametsa bete dadin: amatasuna.

Emakumearen Osasun Integralerako Unitatea

Emakumea eta honen osasunari zuzendutako ginekologia eta obstetrizia zerbitzua eskaintzen dugu. Zerbitzu hau gai da, asistentzia-maila altueneko arreta sanitarioa egunean 24 orduz emateko, teknologiarik aurreratuenarekin.

Gaur egungo emakumeek jarduera eremu ezberdinak barne hartzen dituen zainketa espezifikoak behar dituzte, ugalketa prozesuaren fase guztietan zehar, zabala eta funtzionala den ospitale eredu batean.

Genetika Unitatea

Aurre-sorkuntza kasuetako kontsulta klinikoetarako laguntza da. Gaixotasun heredofamiliar ezagunak ematen direnean eta laguntza bidezko ugalketarako laborategiko teknika eta tratamenduetarako da baliagarria.

Ugalketa, gaixotasun hereditarioen diagnostiko genetiko eta aholkularitza genetikarako aplikatzen diren analisi genetikoak ditugu. Froga guztiak zentroan bertan egiten ditugu, inolako azterketarik deribatu behar ez dugula.

  • Ugalketarako arazoak dituzten pazienteentzako azterketa genetikoak: Y kromosomaren mikrodelekzioen azterketa genetikoa, fibrosi kistikoaren azterketa genetikoa,espermatozoideen DNAren etena, espermatozoideen anomalia kromosomikoen azterketa FISH bidez, ea.
  • Gameto emaileentzako azterketa genetikoak: Gaixotasun genetiko ohikoenen eramaileen azterketa.
  • Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetiko (EADG): Enbrioiaren azterketa genetikoa egitea ahalbidetzen du umetokira transferitu aurretik. Teknika honi esker, enbrioiaren bideragarritasuna zalantzan jar dezaketen zenbait gaixotasun genetiko eta alterazioak saihestu ditzakegu.
  • Jaio Aurreko Diagnostiko Genetikoa (JADG): Alterazio kromosomiko posibleak edota gaixotasun genetiko molekularretan aurrekari familiarrak dauden kasuetan.
  • Aholkularitza Genetikoa: Xehetasun osoz aztertzen ditugu, gaixotasun genetiko familiarrak dituzten pazienteen kasuak. Etorkizunerako ugalketa eta diagnostiko genetikorako teknika ezberdinen aplikazioari buruzko aholkua ematen diegu.

Gizonezkoaren Osasun Unitatea

Institutua eta Quirónsalud Infanta Luisa Ospitaleko Urologia Unitatea elkarlan estuan aritzen dira diagnostikoa eta tratamenduak behar duten gizonezkoen kasuetan.

Laguntza Psikologikorako Unitatea

Prozesu bakoitzean zehar sor daitezkeen behar emozionalentzako arreta kliniko psikologikoa ematen du.

Nola iritsi

GARRAIOBIDEAK:

  • Autobusen lineak: C1, C2, 5, 6, 40, 43.