Institutua

Gure pazienteen %90ak lortzen du haurdunaldia. Emaitza hauei esker, gure institutua Espainian haurdunaldi tasa handiena duena da, batezbestekoaren gainetik, Espainiako Ugalketa Elkarteak argitaratutakoaren arabera.

Gure institutua instalakuntza oso espezializatuak dituen prestigiodun ospitale-eremu batean integratuta dago eta honek enbriologia laborategirik onena izateko aukera ematen digu, teknologia eta instalakuntza zehatz, kontrolatu eta aurreratuenekin. Gure laborategi bikainari eta gure enbriologen esperientziari esker, merkatuan existitzen diren ugalketa teknika guztiak egin ditzakegu arrakastarako tasa handiarekin. Tratamenduen prozesu guztiak horretarako erabat prestatuta dauden instalakuntzetan egiten dira eta guztiz kualifikatutako pertsonal sanitarioarekin.

Mediku lan-taldea laguntza bidezko ugalketarako esperientzi eta ezagutza handiko profesional adituez osatuta dago. Etengabeko formakuntza jasotzen dute nazioarteko zentroetan eta dedikazio osoa eskaintzen diote ugalkortasunari.

Kasu bakoitza modu pertsonalizatuan landuko duen ginekologo espezializatu batek artatzen du.

Hau guztiaz gain, amatasuna atzeratu nahi duten emakumeentzat zuzendutako Ugalkortasunaren Zainketarako Teknikak ditugu.

ENDOMETRIOSI UNITATEA

Endometrio-ehunaren presentzia da Endometrosia. Umetokia barrutik estaltzen duen barruko geruza da, beste leku batzuetan. Endometriosiak kaltetzen dituen ehunen inflamazioa sortzen du (Falopioren tronpak, obarioa, umetokiaren muskulua, ea. ). Gaitz honek zuzenean eragiten du ugalkortasunean.

Endometriosiak lan kliniko oso zehatza behar du. Ez du edozein espezialistak tratatu behar. Ugalkortasunean aditua den eta formakuntza espezifikoaz gain endometrosiaren tratamendu kirurgikoan eta posoperatorioetan esperientzia handiko ginekologo batek tratatu beharreko gaitza da.

ERANTZUN BAXUKO UNITATEA

Ugalketa tratamenduak egiten dituzten emakumeen adinaren joera goranzkoa da. Honek eta emakumearen ugalketan eragiten duten zenbait patologiek erretserba obarikoa urritzean dute eragin zuzena. Kasu hauetan, kalitate oneko obuluen kopurua, hau da, enbrioi bideragarria sor dezaketen obuluen kopurua, oso baxua da.

Gure unitatean, esperientzia handia dugu, horrelako kasuetarako in vitro ernalketa zikloak egiten. Gure ginekologo espezialistek kasu bakoitza kontu handiz aztertu ondoren, obulutegiaren estimulazioa egiten dute, medikazio eta kontrol espezifikoekin. Horrela, obulutegiaren erantzuna optimizatzeaz gain, ahalik eta kalitaterik oneneko obuluak lortzen ditugu. Obuluen tratamenduak ernalketa tasa altuak lortzen ditu gaikuntza handiko gure enbriologia laborategietan eta argitaratutako kalitate handiagoko enbrioien bataz besteko proportzioa baino proportzio altuagoa lortzen dugu.

ABORTU ERREPIKATUAREN UNITATEA

Abortuak errepikatzen direnean, bikotearen azterketa zehatz eta osoa egin behar da, horretarako espezializatua den unitate batean.

Gomendagarria da, azterketa abortu errepikatzeagatiko ernalezintasunean aditua den ginekologo batek zuzentzea. Aurretik abortuak izan dituzten bikoteek, horrelako arazoekin lan egitera ohituta dagoen profesionala behar dute. Modu zuzen eta zehatzean, beharrezkoak diren froga diagnostiko guztiak eskatuko dituena, ahalik eta zehatzen eta azkarren diagnostiko batera iristeko. Bestalde, horrelako kasuen azterketetan ezinbestekoa da espezialista ezberdinen arteko koordinazioa: endokrinoak, hematologoak, genetistak, inmunologoak, radiologoak, ea. Ugalketan aditua den ginekologoak diagnostikoaren prozesu guztia eta proiektu terapeutikoa ahalik eta modurik eraginkorrenean zuzendu behar du.

GENETIKA UNITATEA

Gure unitatean merkatuan dauden azterketa genetiko guztiak ditugu. Zenbait kasutan, emakumeek eta euren bikoteek azterketa eta aholku genetikoak behar izaten dituzte. Kasu bakoitzaren arabera, ugalketako espezialistak froga genetiko zehatzak, in situ hibridazio fluoreszentea espermatozoideetan, bateragarritasun genetikoa edo azterketa genetikoak enbrioian, ea. gomendatuko dizkie gurasoei.

ENDOKRINOLOGIA UNITATEA

Ohikoa izaten da ugalketa arazoak dituzten bikoteek arazo hormonal edo endokrinologikoren bat izatea. Gure adituek kasu bakoitza modu espezializatuan aztertuko dute eta dagokion tratamendu zehatza ezarriko dute. Tratamendu honek pazientearen eta bere bikotearen egoera klinikoa hobetzeaz gain, haurdunaldia lortzen lagunduko digu.

ANDROLOGIA ETA GIZONAREN OSASUN UNITATEA

Gure ginekologoek, andrologian adituak diren urologoekin batera, modu hurbilean eta koordinatuan elkarlanean, gizonari eragin diezaioketen arazo guztiak tratatzeko gaituak dira. Asko izaten dira, modu integratuan eta emakumearekin paraleloki, gizonaren azterketa eta tratamendu oso zehatzak behar izaten dituzten kasuak,. Horrelako kasuek ezagutza eta esperientzia handiko profesionalek zuzendutako unitate oso espezializatua behar dute.

Nola iritsi