Noiz kontsultatu behar zaio aditu bati?


  • Urte betez harreman sexualak maiz izan baina arrakastarik lortu ez denean (sei hilabete emakumeak 35 urte baino gehiago baditu).
  • Aurrekari ginekologiko edo andrologiko nabarmenak: kirurgia genitalak edo abdominalak, pelbiseko infekzioak, endometrosia, iraupen luzeko alterazioak hilekoan, ea.
  • Abortu bi edo gehiago izan dituzten bikoteak.
  • Gaixotasun hereditario baten eramaileak.
  • Obuluak edo espermatozoideak gorde nahi izatea, arrazoi onkologikoak edo pertsonalak medio.
  • Amatasunari bakarrik aurre egin nahi dioten emakumeen kasuan edota bikoteko kide biak emakumezkoak direnean .

Aipatu ditugun alderdi hauetako bat ematen den kasuetan, gomendagarria laguntza bidezko ugalketan aditua den norbaitengana joatea, honek aholku eman eta nondik nora joan behar duzun azal diezazun. Lehenengo kontsultan, sakon aztertuko dugu zure egoera tratamendurik egokiena zein den erabakitzeko. Beharrezkoak diren ildoak markatuko ditugu osasun egoera egokia berreskuratu eta bizi ohitura kaltegarriak desagerrarazi edo gutxiagotzeko. Beharrezkoak diren froga diagnostikoak edo zenbait patologientzako aurre-tratamenduak proposatuko dizkizugu.