Prestakuntza seminala egiteko garatzen ari den teknika berria da. Kalte edo apoptosi (zelulen heriotza) sintomarik ez duten espermatozoideen hautaketa optimizatzeko dago diseinatuta. Espermatozoide hauek, gero, laguntza bidezko ugalketa tekniketan erabiliko dira haurdun geratzeko aukerak areagotzeko.

Zertan datza?

MACS (MagneticActivatedCellSorting) teknikak, DNA osorik duten espermatozoideak aukeratzen ditu inmunomagnetika hautaketa bati esker. Espermatozoide osasuntsuak hilda edo DNA etenda duten espermatozoideengandik bereiztea ahalbidetzen du.

Noiz da gomendagarria?

ADN espermatikoaren etena teknikaren emaitza txarren ondorioa izan daitekeela sumatzen denean.

Eraginkorra da?

Espermatozoide osasuntsuak eta kaltetuak bereizten dituen MACS teknikak zenbait ikerketetan %10-15era arte optimizatzen du haurdunaldia.