Gure Laguntza Bidezko Ugalketa Institutu edo Unitatera zoazen unetik, zure eskura izango dituzu zure helburua lortzen lagunduko dizuten mediku profesionalen lan-talde oso bat, enbriologoak, genetistak, psikologoak, laguntzaileak eta erizainak.

TecnicasTecnicas1. Diagnostiko integrala

Guretzako oso garrantzitsua da gure pazienteekin beti banakoa izango den harreman pertsonala izatea. Honek ahalbidetzen gaitu azterketa pazientearen behar zehatzetara egokitzea. Protokolo ezberdinak ditugu gizonaren zein emakumearen diagnostiko osoa, azkarra eta aldi berekoa, modurik ekonomikoenean eta errazenean egindezazuen.





TratamientosTratamientos2. Laguntza bidezko ugalketa teknika egokienen aukeraketa

Azterketa amaitu ondoren, tratamendua egiteko aukera ezberdinak azalduko dizkizugu zure kasurako egokiena deritzogun teknika edo tekniken konbinazioa hautatuz.





ServiciosServicios3. Arreta psikologikoa eta laguntza pertsonalizatua

Tratamendu bakoitzaren alderdi fisiologikoak ebaluatu eta tratatzeaz gain, Quirónsaluden arreta berezia eskaintzen diogu honek dakartzan inplikazio emozionalei. Horregatik, arreta psikologiko pertsonalizatua ematen diogu pertsona bakoitzari prozesuaren atal bakoitzari aurre egiteko behar duen babesa eta konfiantza emateko helburuarekin.