¿Lleváis tiempo buscando?¿Lleváis tiempo buscando?

Zaila da zehaztasun osoz jakitea zenbat denbora beharko duen emakumeak haurdun geratzeko. Izan ere, asko dira eragin dezaketen alderdiak: bikotearen aurrekari genetikoak, adinak, sexu harremanen maiztasuna edota egoera emozionala.
Horregatik, batzuetan, beharrezkoa da xehetasun osoz bikotearen kide bakoitzaren osasun egoeraren azterketa egitea antzutasunaren arrazoi posibleak baztertu eta hainbeste nahi den haurdunaldi hori lortzeko.

Ez da beti erraza izaten aurrerapauso hori eman eta ugalketa tratamendu bat egitea. Hori badakigu, eta, horregatik, zuen ondoan izango gaituzue segurtasun eta konfiantza osoarekin egin dezazuen, ulertuak eta babestuak sentituz.

InVitro Ernalketa,Intseminazio Artifiziala eta Obuluak Ematearen teknika eta tratamendu aurreratu eta pertsonalizatuei esker, haurdunaldia lortzen lagundu ahal zaituztegu.

Era berean, bisita jarraituak eta etengabeko jarraipen kontrolatuak zehaztuko ditugu tratamenduan zehar, erditzean eta aurreragoko etapetan, guztia behar bezala gauzatzen ari dela ziurtatzeko.

Hau guztia, ospitale eremu batek, espezialitate guztietako mediku profesionalek eta segurtasun berme guztiak izateak ematen duten konfiantzarekin.