InVitro bidezko ernalketa obulua espermatozoidearekin laborategian elkartzeko teknika da. Horrela lortzen ditugu umetokira transferitu ahal izango diren enbrioiak. Obuluen ernalketa IVE konbentzionalaren teknikaren bidez edo Espermatozoide-Injekzio Intrazitoplasmatikoaren (EIIZ) bidez egin daiteke.

Zertan datza?

1. Obulutegiaren estimulazioa
Obulutegiaren estimulazio kontrolatua injekzio batzuk hartzean datza. Horrela, obulutegiek obozito bakarra sortu beharrean, –hilero-hilero era naturalean egiten duten bezala-, ugalketarako baliogarriak diren obozito gehiago sor ditzakete ahalik eta enbrioi kopururik handiena lortu ahal izateko.

Tratamenduak 10-20 egun arteko iraupena du aplikatutako protokoloaren arabera. Tratamendua burutu bitartean, kontrol klinikoak egiten dira. Hormonen odol mailaren balorazioan eta garapen folikularraren ekografien kontrolean oinarritzen dira jarraipen hauek. Hauei esker konproba dezakegu folikuluen hazkuntza eta eboluzio zuzena.


2. Obozitoak jaso

Obulutegiko folikulu gehienek 19 eta 21 mm artekoak direla baieztatzen dugunean amaitzen da indukzio fasea. Obozitoak jaso baino 36 ordu lehenago, pazienteari azalpetik injekzio bat ematen zaio heldutasun obozitarioa eragiteko.

Puntzioa egiteko, pazientea tratamendu anbulatorioan egongo da eta ez du gaua ospitalean emango. Puntzioa edo bilketa ebakuntza-gelan egiten da. Pazientea lasaigarriak ematen dizkiogu inolako molestiarik senti ez dezan.

Enbriologoak mikroskopioaren identifikatuko ditu puntzioan lortutako obozitoak. Ondoren, isolatu eta heltze aldiaren arabera sailkatuko ditu. Bigarren fase honetan bestalde, semen lagin bat (bikote edo emailearena) beharrezkoa izango da aurreragorako gaitzeko.


3. Ernalketa

Obuluak eta espermatozoideak ditugunean, elkartu egiten ditugu ernalketa gerta dadin.


Prozesu hau IVE konbentzionalaren teknikaren bidez edo ICSI mikroinjekzio intrazitoplasmatikoaren teknikaren bidez egin daiteke. Lehenengo teknikan, obulu bat jartzen da espermatozoide gaitu kopuru handi batekin (250.000/ml inguru) kultibo plakan. Bigarrenean, bizirik dagoen espermatozoide bat obuluaren barruan sartzen da. Ondoren, inkubagailu biologiko baten biltegiratzen dira 37ºtara. Gasen kontzentrazioa eta gizakiarenaren antzeko hezetasun maila mantentzea zaintzen da.

Enbrioi erresultanteak egunero kontrolatzen dira eta morfologiaren eta banatzeko gaitasunaren arabera sailkatzen dira.

4. Enbrioien Transferentzia

Umetoki-lepotik zehar enbrioi bideragarriak sartzen ditugu eta umetoki-hondotik 1,5 cm-tara kokatzen ditugu. Hau egiteko, enbrioien transferentziarako kateter espezifiko bat erabiltzen da. Transferitu beharreko enbrioi kopurua, honako hauek baldintzatzen dute: pazientearen adinak, haurdun geratu ez arren egin dituen saiakera kopuruak eta irizpide medikuak.

Prozesu honetan pazienteak ez du analgesiarik behar. Prozedura azkarra eta minik gabekoa da. Transferentzia Ugalketa Laborategi ondoan dagoen kirurgiako eremuan egingo da.

Pazienteak eta medikuen lan-taldeak adostuko dute transferentzia egin ondorengo atsedena zein izan behar duen bere kasuan.

Hurrengo egunetan, baginako progesterona edo azalpeko tratamendua hartu behar izaten da. Eta, zenbait kasutan, estrogeno oralak, baginalak edo transdermikoak ematen dira.

Haurdunaldi testa transferentzia egiten den egunetik 12-14 egunetara egiten da. Haurdunaldi testak gernuaren bidez egiteak emaitzaren momentua eta honek dakarren inplikazio emozionala intimitatean bizitzea ahalbidetzen du.


5. Enbrioien bitrifikazioa


Enbrioien transferentzia egin ondoren, transferitu gabeko kalitatezko enbrioien bitrifikazioa burutzen da. Bitrifikazio hau aurreragoko ziklo batean erabiltzeko egiten da obulutegiaren estimulazio berririk behar gabe.

Noiz da gomendagarria?

Bikotearen semenarekin

  • Endrometrosi maila moderatu edo larria duten emakumeei.
  • Buxadura tubarikoa edo atxikidura sindromea duten emakumeei.
  • Intseminazio artifizialak hutsegin duenean.
  • Gizonaren faktore moderatu-larriak.
  • Obodonazio tekniketan.

Emailearen semenarekin

  • Amatasuna bakarrik edo sexu bereko bikotearekin bada.
  • Ernalketa hutsegite errepikatua bikotearen semenarekin bada.
  • Gizonaren faktore larria.

Eraginkorra da?

  • ICSI teknikarekin deskribatutako ernalketa portzentajeak IVErenak oso antzekoak dira.
  • Lortzen den haurdunaldi tasarekin zerikusi handia du emakumearen adinak eta transferitutako enbrioi kopuruak zikloko %50etik gorakoak badira.