Pediatra adituen laguntza eta aholkularitza izango duzu hazkuntzaren etapa bakoitzean, haurraren garapen egokia zaindu eta sor diezazukeen zalantza guztietan aholkatzeko.


Neonatologia ospitalizazio areak ditugu jaioberriei zainketa intentsiboak emateko eta ohikoenak diren patologia mediko edota kirurgikoak artatzeko.


Pediatria Anbulatorioaren Zerbitzuan, arreta espezializatua duten kanpo kontsultak artatzen ditugu, hala nola, Jaioberrien Jarraipena, Gastroenterologia, Neurologia, Traumatologia, Otorrinolaringologia, Infektologia-Inmunologia, Pneumologia, Endokrinologia, Nefrologia, Hematologia, Onkologia, Homeopatia, Urologia, Kirurgia Pediatrikoa eta plastikoa. Era berean, eta zentroaren arabera, espezialitate pediatriko nagusienen arreta eskaintzen dugu.

Hau guztiaz gain, gure ospitaleetako Larrialdi Zerbitzuak pediatriako pazienteentzako pertsonal espezializatua du -medikuntza eta erizaintza- egunean 24 orduz eta urtean 365 egunetan.