Emaile bihurtzean, ematen duzuna baino, askoz gehiago jasoko duzu: beste pertsona batzuk haur bat izateko nahian laguntzen ari zarenaren poztasuna izango duzu, zu gabe hau ez baitzen posible izango. Zu zara euren itxaropenik handiena.

Quirónsaluden emaileek prozesua egiteko ospitale-eremu batek ematen duen segurtasun eta lasaitasun guztia dute, baldintzarik onenetan eta mediku adituen laguntzarekin. Uztailaren 4ko 9/2014 Errege Lege Dekretuak BOE 163zk. Dioenaren arabera, ematea boluntarioa eta altruista da.

Obuluak eman nahi ditut

ZER BEHAR DUZU OBULU EMAILE IZATEKO?

14/2006 Legeak, maiatzaren 26koa, Laguntza bidezko Giza Ugalketako teknikei buruz jasotzen duenaren arabera, gameto eta preenbrioi emaile izango dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak:

  • Emaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, egoera psikofisiko ona eta jarduteko gaitasun osoz.
  • Egoera psikofisikoak emaileen azterketarako derrigorrezkoa den protokoloaren exijentziak bete beharko ditu. Protokolo honetan, emailearen ezaugarri fenotipiko eta psikologikoak, baldintza klinikoak eta zenbait analitika jasoko dira. Honekin, frogatuta geratuko da, zientziaren ezagutzaren uneko egoeraren eta teknika gauzatzen den momentuan honek dituen ezaugarrien arabera, emaileak ez duela ondorengoei transmititu diezaieken infekziozko, genetiko edota hereditarioa den gaixotasunik.


Donazioa idatzizko kontratuarekin formalizatuko da. Protokoloa betez, emaileari azalduko zaizkio donazioaren helburu eta ondorioak zeintzuk diren, zeintzuk diren jarraituko diren prozedurak eta egingo zaizkion azterketa medikoak zer-nolakoak izango diren.

Anonimatua

Beti izango da obulu emailearen eta obulu hartzailearen arteko anonimatua. Legeak bermatzen du hori. Beti izan behar dugu kontuan, obuluak emateak ez duela inondik inora etorkizunean emailearen ugalketa edo amatasuna konprometitzen.



PROZESUA NOLAKOA DA?

Uneoro medikuen jarraipen zorrotz baten menpe dagoen prozesu erraza da:

  • Tratamenduaren lehenengo faseak 12-25 egun arteko iraupena du. Iraupena aplikatzen den protokoloaren (epe motz eta luzera) eta paziente bakoitzak tratamenduari erantzuteko duen bizkortasunaren araberakoa da.
  • Emaileak,egunero, medikamentu bat hartuko du larruazaleko injekzioen bidez. Tratamendu hau etxean hartu ohi da. Farmakologiako tratamendu honek obulu bat baino gehiago lortzea du helburutzat, donazioaren eraginkortasuna handiagoa izan dadin.
  • Prozesu honek iraun bitartean, hiruzpalau aldiz Joan beharko du pazienteak zentrora odol analisiak eta kontrolerako ekografiak egitera.
  • Tratamendua amaitzean, eta anestesia orokor arinarekin, kirurgia operazio batera ezarriko da emailea obuluak ateratzeko. Ginekologoak likido folikularra xurgatzen duen bitartean, ekografia baginalaren bidez prozesu guztia kontrolatuko da. Ondoren, (IVE) In vitro ernalketarako laborategian, obozitoak identifikatu eta prozesatuko dira.
  • Ordu bat eta hiru ordu arteko atsedenaren ondoren, emailea etxera Joan daiteke bizimodu normalarekin hasteko.
  • Obuluak atera eta hamar egunetara gutxi gora behera, emaileak hilekoa izango du eta tratamenduaren arrasto guztiak desagertuko dira.

Arriskurik al dago?

Ia ez dago arriskurik. Salbuespen gisa, obulutegiaren hiperestimulazioaren sindromea, infekzioa, hemoperitoneoa edo tortsio obarikoa eman daiteke. Hala ere, pazientea jarraipen zorrotz baten menpe dago uneoro, edozein arrisku agertuko balitz honi aurre egiteko.



* 14/2006 Legea, maiatzaren 26koa, Laguntza Bidezko Giza Ugalketako Teknikei buruzkoak zehazten duenaren arabera, donazioa anonimoa, boluntarioa, informatua eta ez ordaindua izango da.

Semena eman nahi dut

ZER BEHAR DUZU SEMEN EMAILE IZATEKO?

14/2006 Legeak, maiatzaren 26koa, Laguntza bidezko Giza Ugalketako teknikei buruzkoa, 2. Kapituluan jasotzen duenaren arabera, gameto eta preenbrioi emaile izango dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak:

  • Emaileek 18 urtetik gorakoak izan behar dute, egoera psikofisiko ona eta jarduteko gaitasun osoz.
  • Egoera psikofisikoak emaileen azterketarako derrigorrezkoa den protokoloaren exijentziak bete beharko ditu. Protokolo honetan, emailearen ezaugarri fenotipiko eta psikologikoak, baldintza klinikoak eta zenbait analitika jasoko dira. Honekin, frogatuta geratuko da, zientziaren ezagutzaren uneko egoeraren eta teknika gauzatzen den momentuan honek dituen ezaugarrien arabera, emaileak ez duela ondorengoei transmititu diezaieken infekziozko, genetiko edota hereditarioa den gaixotasunik.

chicochico


Donazioa idatzizko kontratuarekin formalizatuko da. Protokoloa betez, emaileari azalduko zaizkio donazioaren helburu eta ondorioak zeintzuk diren, zeintzuk diren jarraituko diren prozedurak eta egingo zaizkion azterketa medikoak zer-nolakoak izango diren.


Anonimato

Beti izango da semen emaileen hartzailearen arteko anonimatua. Legeak bermatzen du hori (14/2006 Legeak, maiatzaren 26koa, Laguntza bidezko Giza Ugalketako teknikei buruzkoa). Semena emateak ez du inondik inora etorkizunean emailearen ugalketa edo aitatasuna konprometitzen.





Zein prozedura jarraitu behar da semena emateko?

Legeak zehazten bituen baldintzak betetzen dituela ziurtatu ondoren, emaileak semen laginak hartzeko hitzordua zehaztuko du andrologia laborategiarekin. Laginak horretarako prestaturik dagoen gela batean jasoko dira eta aurrez aipatutako laborategian bertan prozesatuko dira.



* 14/2006 Legea, maiatzaren 26koa, Laguntza Bidezko Giza Ugalketako Teknikei buruzkoak zehazten duenaren arabera, donazioa anonimoa, boluntarioa, informatua eta ez ordaindua izango da.