Oboziotoak jasotzeko programa laguntza bidezko ugalketarako teknika bat da. Teknika honetan, emakume emailearen gametoa (obozitoa) ama izan nahi duen emakumean ezartzen da.

Zenbait baldintza (adina, osasuntsu egotea, ea.) betetzen dituzten emakume anonimoek obozitoak ematen dituzte ama izan nahi duten eta horretarako zailtasunak dituzten beste emakume batzuek aukera hori izan dezaten.

Zertan datza?

Hona hemen, Espainiar Legediaren baldintzak obozito emailea izateko: adin nagusikoa eta 35 urtetik beherakoa, osasun mental eta fisiko osasuntsua eta aurrekari genetiko arriskutsurik edota gaixotasun infekziozorik ez izatea. Baldintza hauez gain, obozito emaileek azterketa ginekologiko orokorra eta azterketa hormonal eta genetiko osoa egin behar dute, ondoren, arriskurik gabe, estimulazio folikularrerako tratamendu egokia egiteko.
IVE konbentzional bati dagokion metodoaren arabera, emaileek estimulazio folikularrerako eta obozitoak jasotzeko protokoloa jarraitu behar dute IVE.

Noiz da gomendagarria?

  • Hutsegite obarikoa: Obuluak produzitzeko ezintasuna.
  • Laguntza bidezko Ugalketa tratamenduetan erantzun obariko txarra.
  • IVE hutsegite errepikatuak: kasu hauetan, erantzun obarikoak hiru obozito heldu baino gehiago ematen dituen arren, ez da haurdunaldirik lortzen, nahiz eta IVE ziklo kopuru nahikoa izan (3 edo 4 normalean)
  • Adinean aurreratua.
  • Ondorengoei transmitigarriak izan daitezkeen alterazio genetiko larriak.
  • Abortatze errepikatuak.

Eraginkorra da?

Obodonazioaren bidez lortutako haurdunaldi tasak laguntza bidezko ugalketarako beste teknika batzuekin lortu ohi direnak baino altuagoak dira.