Intseminazio Artifizialean emakumearen umetokian aurretik prestatu eta laborategian optimizatu den hautatutako semen lagin bat sartzen da espermatozoideen potentziala eta obulua ernaltzeko aukerak handitzeko. Haurdun geratzeko aukera gehiago izateko, obulutegiak hormonen bidez estimulatzen dira eta obulazioa kontrolatzen da intseminazioa egiteko momenturik egokiena zein den jakin ahal izateko

Zertan datza?

Intseminazio artifiziala bikotearen semenarekin (IAC) edo emailearen semenarekin (IAD) egin daiteke. IACa egiteko, seminograma balore minimo batzuk behar dira, espermatozoide mugikorren (REM) berreskurapen baloreetan bereziki. Honez gain, ez da tronpen buxaduraren susmorik egon behar.


1.- Obulutegiaren estimulazioa

IACak IADak bezala, obulutegiaren estimulaziorako protokolo bat behar du obuluek duten folikuluen garapen egokia ziurtatzeko eta espermatozoideekin intseminatzeko momentua koordinatzeko. Honetarako, batez ere hormona injektabletan oinarritzen den medikazioa hartu behar du. Dosi txikiak dira eta medikazioa oso erraz hartzen da, azal azpitik normalean (paziente diabetikoek intsulina hartzen duten bezala). Obulutegiko folikuluen hazkuntza ekografia baginalaren bidez kontrolatu behar da, aldiro, tamaina egokia lortzen duenera arte. Medikazio eta kontrol prozesu honek 10 -12 egunetako iraupena du.

2.- Intseminazioa

Folikuluek kopuru eta tamaina egokia lortu dutenean, hitzordu bat programatzen da, hCG injekzio bat hartu eta 36 ordutara gutxi gorabehera. Injekzio honek heldutasun obozitarioa eta obulazioa eragiten ditu.

Zentroan hitzordu bat zehazten da intseminazioa egiteko eta jarritako egunean emakumea

edo bikotea zentrora joango da. Intseminazioa burutzeko prozesua erraz samarra da. Ez du interbentzio berezirik behar emakumean eta miaketa gelan bertan egiten da. Intseminazioa egiten den egunean, denboraz laborategira eramango den semen lagin bat hartu behar da.

Andrologia laborategian semen lagina prestatzen da tronpetan modu fisiologikoan gertatzen dena imitatuz (espermatozoide ez gaituak, ahulak edo motelak baztertzen dira), ernalketarako (REM) espermatozoide egokienak eskuratzeko. Espermatozoideak intseminaziorako egokia den kanula batean jartzen dira eta hau umetokiaren lepotik sartzen da gametoak honen tronpen alderik hurbilenean kokatzeko. Prozesu honek ez du minik ematen eta ez du atsedenik behar.

Noiz da gomendagarria?

Bikotearen semenarekin

  • Gizonaren faktore arinak.
  • Faktore zerbikala eta umetokian alterazioak.
  • Jatorri ezezagunek sortutako antzutasuna bikotean.
  • Emakumeak obulatze arazoak dituen bikoteentzat.
  • Baginismoa.
  • Erekzioaren disfuntzioa.

Emailearen semenarekin.

  • Semen kalitate eskasa edo espermatozoideen absentzia.
  • Bikoterik gabeko emakumeak edo sexu bereko bikotedunak.

eraginkorra da?

Intseminazio artifizialaren arrakasta portzentajea %30etik gorakoa da, batzuetan. Portzentajea aldakorra da emakumearen adinaren eta indikazioaren arrazoiaren arabera.